Parketarrak

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Parketarrak

Parketarrak

Andoaingo Udalak eta Urtxintxak PARKETARRAK izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, maiatzak 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 eta ekainak 1 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira. Hauek dira aurrera eramango diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

Ekitaldia bukatuta dago.

Herria

Andoain