
Peru krokodiloa
Hona hemen Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria: Peru krokodiloa, zuzeneko musika duen ikuskizuna, elkartasuna, adiskidetasuna eta besteenganako errespetua nagusi dituena.
Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainerako lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?…
Peru krokodiloa musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz betetako ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiak bilduko dituena. Abesti eta koreografia berriekin batera, Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dugu.
Zuzendaria: Mikel Leibar
Gidoia: Mikel Leibar eta Maitane Salvador
Antzezleak: Maitane Salvador, Mikel Leibar, Iñigo Agirrezabala, Eider Etxeandia, Maialen Torre, Jon Ander Amigo, Josean Flores, Unai Leibar, Mara Leibar, Danel Leibar
Adina: 2 urtetik gorakoentzat Iraupena: 70 minutu
Sarrera librea