PIZTU! EMAKUMEON ENERGIA
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?
Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada…
- Gidoia eta Zuzendaritza: Imanol Ituiño
- Antzezleak: Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez
- Ilustrazioa: Marta Dominguez
- Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
Sarrera doakoa.