
Psike
Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen
gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea
erakutsiko ditu, ez duelako lortzen txaloak jasotzea.
Buru handi baten barrutik datozen barreek artistari
iseka egiten diotela dirudi. Ahots beldurgarri eta
probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak
bere kontzientziaren mamuekin egingo du topo.