“Reziklantes”

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Ikuskizuna
  4. "Reziklantes"

“Reziklantes”

XVIII. Soinurbil Musika Astea

Martxoak 14-20

Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

TURUKUTUPA KONPAINIA

2006 urtean Gasteizen sortua da. Hondakinei balioa ematen dieten artista akustiko eta plastikoak dira, eta ingurumena arte- eta kontzientziazio-proiektu baterako baliabide gisa erabiltzen dute. Hondakin-materialak berreskuratu eta birziklatuta, proposamen artistiko bihurtzen dituzte, hala nola, musika-tresna, eszenografia edota atrezzo. Bi jarduera-ildo garatzen dituzte: batetik, arte eszenikoak (musika, antzerkia, instalazioak…) eta, bestetik, ingurumen-heziketa (tailerrak, kontzertuak…).

Urte guzti hauetan Espainiar Estatuko hainbat antzerki- eta musika-jaialditan zein ingurumenarekin lotutako hainbat ekitalditan aritu dira.

REZIKLANTES IKUSKIZUNA

Kontzertu hau kalean egiten dute, bikote gisa. Kontzertu ibiltari honetan musika estilo ugari jotzen dituzte: perkusio afrikarra eta latinoa, hip-hopa eta Iberiar Penintsulako musika. Soinu-euskarria akustikoa da, jatorria birtziklatu eta berrerabilitako materiala.

Hondakinak proiektu eszenikorako baliabide dituzte, ingurumenarekiko begiramena lantzeko.

Musikariak: Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre.

Ekitaldia bukatuta dago.

Kategoria

Herria

Usurbil

Antolatzailea

Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala