
Ruper Ordorika kontzertuan
Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du: Amour eta Toujours. Klabe kubatarrean grabatutako lan berezi honetan, hango eta hemengo lehen mailako musikariak izan ditu lagun. Hitzek eta giroak Ruperren ba- zter ezezagun batera garamatzate, bere ohiko esentziari leial. Nortasun denboragabe eta iraunkorreko abestiak, atmosfera klasiko eta garaikide batean bilduak.