Semea pixka bat motelago ibiltzen da solik

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. antzerkia
  4. Semea pixka bat motelago ibiltzen da solik

Semea pixka bat motelago ibiltzen da solik

 Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina indar handiena Branko semearengan jartzen du, pixkanaka mugikortasuna galarazten dion izen gabeko gaixotasuna baitu. Gaur Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio.

Hori da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra… Bizitza.

Taldea: Tanttaka teatroa

Testuaren egilea: Ivor Martinic

Itzultzailea: Aizpea Goenaga

Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués

Antzezleak: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi Jabato López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia

Iraupena: 75 minutu

Sarrerak 8€

Ekitaldia bukatuta dago.

Informazio gehiago

sarrerak erosteko lotura

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani
sarrerak erosteko lotura