Tartalo, gaztaren sekretua

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Haurrentzako ikuskizuna
  4. Tartalo, gaztaren sekretua

Tartalo, gaztaren sekretua

Joxemielek Tartalo jentilaren kondaira fantastikoa kontatuko digu bere txoko magikotik. Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Herrian beldurra diote, gizakiak panpin bihurtzen omen dituelako. Matilde, artzain ausarta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da.

Tartalo antzezlana, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen ikuskizun multimedia da.

  • Zuzendaria: Imanol Garaizabal
  • Aktoreen zuzendaria: Saioa Iribarren
  • Antzezleak: Gaizka Chamizo, Eneritz García, Ander Garaizabal
  • Musika: Ander Garaizabal
  • Adina: 3-9 urte
  • Iraupena: 45 minutu

Ekitaldia bukatuta dago.

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani