
Txirikorda jardunaldiak
Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa gauzatzetik gero eta gertuago dago: 2023an bertan martxan jartzea espero dugu. Elkarbizitza eta izaera komunitario berezia izango du, eta, horregatik, aurre-lanketa bat egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Besteak beste, Txirikorda jardunaldiak egingo ditugu, etxebizitza komunitarioen eta belaunaldi arteko esperientzien ingurukoak.
Irailak 23, ostirala: 18:00etatik 20:00etara
Mahai ingurua:belaunaldi arteko esperientziak (Matia boluntariotza, Hernani auzo-zaintza, etxebizitza komunitarioak Europan).
Irailak 24, larunbata. 10:00etatik 13:00etara
Hitzaldiak: etxebizitza komunitario eta kooperatiboen esperientziak.
Txirikorda proiektuaren aurkezpena.