Univers

Nahasten, mugitzen, eta berriz ere, antolatzen diren pertsonak, objektuak. Handitasunaren barruan, oreka eta harmonia aurkitzen dutenak. Kaosaren erdian leku eta une zehatz bat bilatzen dutenak. Kosmos honetako bizilagun bakoitza, soinu bakoitza, mugimendu bakoitza, gainerakoekiko harreman hauskorrari lotzen zaio.

Univers gure zaurgarritasunarekin eta egoera berrietara egokitzeko dugun gaitasunarekin elkarbizitzeko espazioa da. Gauzarik txikienak beste guztia alda dezakeela arakatzeko lekua da.

Haurtxoentzako zentzumenezko esperientzia da lan hau, poesia bisuala, zuzeneko musika eta mugimendua oinarri dituena.

Zuzendaria: Mireia Fernández   Aktoreak: Anna Farriol, Júlia Santacana / Iria Corominas   Musika: Jordi Sala

Engruna Teatre

Bi saio, 11:00etan eta 12:3oean

Adina: 0-2 urte  Iraupena: 40 min.

Sarrerak: otsailaren 1etik aurrera

Data

Ots 25 2023
Expired!

Ordua

11:00

Prezioa

3.50

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani