URNIETAKO ANTZERKI TAILERRA: ‘ZENBATGARRENERA?
Aurten, Antzerki Tailerraren erakusketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, tailerraren egunerokotasuna jendeari hurbilduko diogu, tailerreko saio baten garapena zuzenean senti dezan. Bigarren zatiak, igogailu batean gertatzen diren elkarrizketa gehienak denboraren inguruan biratzen direla dioen mitoa, gezurtatzen eta desmuntatzen, lagunduko du. Izan ere, igogailu baten barruan gertatzen diren sei eszena horietan, elkarrizketak eta bidaiak askotarikoak izango dira: bidaia iniziatikoak, abenturazkoak, erromantikoak, mistikoak, etab. Beraz, Mondragon Orkestraren abesti haren hitzak parafraseatuz: "Gurekin igogailu batean bidaiatu, gozatu nahi baduzu, eta disfrutatu…"
Aktoreak:
- Arantxa Zabala Atxukarro
- Conchi Gonzalez Cascajar
- Esther Modia Castineiras
- Laura Claudino Estevez
- Miguel Rodenas Serrano
- Pilar Brandariz Barral
- Xabier Odriozola Jueregi
Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta