
Zure platerean hasten da mundua
“Gizakiak planeta honetan luzaroan iraun nahi badu, bertan bizi diren biztanleen elikadurari eta jaki hoien ekoizpenari garrantzi berezia eman behar dio. Pelikula honetan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakutsiko digute. Ekoizleen lotura bazkari baten bueltan sortuko den ildo nagusiaren baitan garatuko da. Gizartean barneraturik ditugun kontsumo ohituren inguruan hausnartzera eramango gaitu filmak”.
Aloña Jauregi eta Ion Fernandez izan dira zuzendariak, eta Iban Toledo arduratu da argazkiaz. Dokumentalaren gidoia Amaia Aierbek idatzi du, eta Euskal Herriko hiru aktore ezagunek parte hartu dute: Andoni Aizpuru eguraldi iragarleak, Maitena Salinas kazetariak eta Goazen telesaileko Maria Redondok.
Iraupena: 54 min.
Herrilur Kontsumo Elkartearekin elkarlanean. Ondoren, solasaldia izango da