Zer da?
BEAT EROAK Buruntzaldean egingo den rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Proiektuaren helburua gazteei ahotsa ematea da: esateko dutena raparen bidez adierazteko espazio bat sortzea, bakoitzak bere hitzekin, bere estiloarekin eta bere erritmoan. Ez da beharrezkoa rap egiten jakitea, ezta esperientzia izatea ere; probatzeko, sortzeko eta ikasteko gunea da.
Bi fasetan garatuko da. Otsailean zehar, hitzak, errimak eta mezua landuko dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketa aktibatuko da. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren bidez, irabazlea erabakiko da.
Lehiaketako saria bideoklip profesional bat grabatzea izango da.
HITZA ASKATU · ERRITMOA MARKATU
Zure hitzak, zure estiloa, zure herria.
Tailerrak:
Letrak sortzeko saioak
Hitzak pizteko tailerrak: zer kontatu nahi duzu?
Saio guztiak 17:00etan izango dira
Urnieta:
2026/02/09
Odei Barrosoren eskutik
Astigarraga:
2026/02/10
Odei Barrosoren eskutik
Andoain:
2026/02/19
Odei Barrosoren eskutik
Lasarte-Oria:
2026/02/20
Odei Barrosoren eskutik
Usurbil:
2026/02/23
Odei Barrosoren eskutik
Hernani:
2026/02/24
Odei Barrosoren eskutik
Grabazio tailerrak
Rap-a sortu eta grabatu! Kanta bat hasieratik amaierara
Saio guztiak 17:00etan izango dira
Urnieta:
2026/03/02
Odei Barrosoren eta Telmo Trenoren eskutik
Astigarraga:
2026/03/05
Usurbil:
2026/03/09
Hernani:
2026/03/12
Odei Barrosoren eta Telmo Trenoren eskutik
Lasarte-Oria:
2026/03/16
Odei Barrosoren eta Telmo Trenoren eskutik
Andoain:
2026/03/26
Odei Barrosoren eta Telmo Trenoren eskutik

ØDEI

TELMO TRENOR
Izena emateko

