Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

antzerkia

  • "Kalean otso, etxean uso" antzezlana
    Apirilak 26 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Patata Tropikala Antzerki Laborategiak, ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitz egiteko. Txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko. 
    Informazio gehiago: http://patatatropikala.com/KaleanOtso.html
    Nori zuzendua: 3 urtetik aurrerakoei. 
    Sarrera: doan.

dantza

  • 6. Dantza Eguna
    Apirilak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    10:30 Dantza taldeei ongi etorria.
    11:00 Argazki ofiziala.
    11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.
    - Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
    - Akelarre Dantza Taldea (Hendaia). 
    - Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).
    - Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).
    - Lainomendi Dantza Taldea (Derio).
    13:00 Emanaldia frontoian.
    14:30 Dantzarien bazkaria. (Txartelak 16 €tan Artzabalen apirilaren 6ra arte. Ondoren, Orbeldiren egoitzan).
    17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.
    Jarraian, TTIPIKA dantza gidatuak.
    22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

hitzaldia

  • Hitzaldia: "Haur minbiziaren inguruko errealitatea"
    Apirilak 18 (Usurbil)
    Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi ikastolako guraso-elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastolako jangela
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Minbiziak askorentzat hitz debekatua jarraitzen du izaten, sufrimendua eta heriotza etortzen zaigu segituan burura. Gure gizartean gertatzen den errealitate bat da, nork ez du kasuren bat izan bere inguruan. Haur edo nerabe bat bada gaixorik dagoena zein da gure jarrera? Eta gure herri edo ikastetxe berekoa bada? ASPANOGI-ren aldetik haur minbiziaren errealitatea ezagutarazi nahi dizuegu modu natural batean. Gauza asko daude azaltzeko, haur minbiziak eremu ugari ukitzen baititu: emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana, gizarte harremanak. Hitzaldi honetan zuen itxaropena eta parte hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun Aspanogiko pirata eta familiei".

ikastaroa

  • "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
    Apirilak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Datozen saioen egutegia:
    -Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.
    -Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.
    -Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
    -Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

    Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
    Izen ematea eta argibide gehiago:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Bilerak

  • Euskaraldia antolatzeko bilera
    Apirilak 17 (Usurbil)
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

Haurrentzako ikuskizuna

  • Gatz, titiritorto basatia txotxongilo antzezlana
    Apirilak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Maitena Illarramendiren saioa. “Gatz Basatia titiritorto bat da. Bertizeko oihanaren sakonean bizi diren izaki bitxiak dira titiritortoak. 40 zm neurtzen dituzte gutxi gora behera, begi bakarrak, berdeak eta horiak, isats luze batekin. Basoan kamuflatzen dira, horregaitik buruan ilearen ordez landareak dituzte, batzuetan basafruitu eta guzti. Zuhaitzen barruan bizi dira, okilek egindako zuloetan”.
    Sarrera: 2 euro.

Musika

  • Tosta Bandaren kontzertu ikuskizunaren entsegu irekia
    Apirilak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jexux Artze K.E.
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Gonbidapenak: aurrez, Lizardi liburu dendan. Edo egun berean, Sutegin.
    Zehaztasunak: "TOSTA kontzertu/ikuskizunean TOSTA BANDAko 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte. Hauek guztiek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Euskal Herritik Oreka Tx eta Ixi Jauregi, Eskoziatik Rona Wilkie, Galiziatik Mónica de Nut, Frisiatik Marit Talens, Irlandatik Caoimhín Ó Fearghail, Galesetik Gwilym Bowen Rhys eta Kornuallesetik Bec Applebee. Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta gonbidatu berezi gisa KUKAI Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira. Haiek guztiek amankomunean dute kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitz egitea eta internazional mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea. Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batean sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko. Kontzertu/ikuskizunaren entsegu orokorraz gozatzeko aukera izango dugu Usurbilen".

Zinea

  • The Florida Project (JBGA)
    Apirilak 06 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 22:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Okendo zinema taldearen eskutik, The Florida Project filma eskainiko dute. Jatorrizko bertsioan eskainiko da gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera, 5,50 euro.

Literatur solasaldiak

  • 11. Euskarazko irakurketa topaketa
    Apirilak 25 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Aitziber Etxeberriaren Nomada eleberria izango dugu mintzagai eta idazlea bera gure artean egongo da; gidaritza lana beste behin, Pako Aristiren esku. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!".

Kantua

  • Kantu-jira
    Apirilak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil