Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Otsaila 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   

ikastaroa

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
    Otsailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Ordua: 9:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

    Ikastaroko saioen egutegia:
    -Otsailak 16:  Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
    -Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
    -Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
    -Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
    -Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
    -Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
    -Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
    -Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

    Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
    Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

Bilerak

  • Korrika Batzordearen bilera
    Otsailak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Korrika Batzordea
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Etumeta AEK euskaltegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Apirilaren 12an 14:30-15:30 artean, gure artetik igaroko den 21. Korrike girotzen hasteko, herritarren batzorde irekiaren bigarren bilera. Otsailaren 1eko bileran eginiko lehen proposamenak zehazten segiko da.
    Informazio gehiago:
    korrika.eus
    607 609 379
    usurbil@aek.eus

  • Txirikorda definitzeko prozesu parte hartzailea
    Otsailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Hiritik At Kooperatiba
    Ordua: 10:30-12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ugartondon eraikiko den urbanizazio berrian, Usurbilgo Udalak kokatuko duen Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa definitzeko prozesu parte hartzailea antolatu dute. Bereziki, proiektu honen erabiltzaile potentzialak izango diren gazteei eta adinduei zuzendua egongo da. Prozesu parte hartzaile honetan definituko da proiektua.
    Saioen egutegia eta saio bakoitzean jorratuko den edukia:
    -Urtarrilak 26: "Etxebizitzaren izaera orokorra".
    -Otsailak 2: "Biztanleak eta sarrera baldintzak".
    -Otsailak 16: "Espazioen diseinua".
    -Martxoak 23: "Bizikidetza".
    -Apirilak 6: "Funtzionamendua".

  • Jai Batzordearen bigarren bilera
    Otsailak 27 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Usurbilgo 2019ko festak antolatzen segitzeko Jai Batzordearen bigarren bilera irekia. Saio honetan, jaietarako proposamenak bildu eta egitarauan kokatzen hasi nahi dute. Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartzen dira; bertan finkatzen dituzte jai egunak zeintzuk izango diren, egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa…
    Nori zuzendua: festetarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia egongo da hitzordua.

Jaiak

  • Euskal Inauteriak, Zubietatik Lasartera
    Otsailak 23 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea
    Ordua: 11:00-21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Zubietatik Lasarte-Oriara
    Herria: Usurbil

    11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila.
    16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
    16:45 Zubietatik Okendora kalejira.
    17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
    17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
    17:30 Kalejira herritik.
    19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
    Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Irteera

  • Mendi irteera: Erlo-Xoxote
    Otsailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.K.
    Ordua: 7:45

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 7:45, Oiardo Kiroldegia.
    Itzulera: 13:30ak aldera itzulera Usurbila.
    Izen emateko epea: otsailaren 12ra arte.
    Prezioa: 7 euro (bidaia eta hamaiketakoa).
    Oharra: herri osoari, mendiko federatu nahiz federatu gabeei zuzenduriko irteera.

    Irteeretarako izen ematea emailez egin:
    andatzamkk@gmail.com

    Irteeretarako ordainketak kontu zenbakion bidez egin beharko dira:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

    Informazio gehiago: andatza.com

  • Pagolako (Zuberoa) maskaradara irteera
    Otsailak 17 (Usurbil)
    Antolatzailea: Orbeldi D.T.
    Ordua: 8:30-21:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo KIroldegitik
    Herria: Usurbil

    8:30 Irteera Oiardo Kiroldegitik autobusez.
    11:00 Pagolara (Zuberoa) iritsi eta goizeko barrikada ikusi.
    Eguerdian, bazkaria (janaria norberak eraman beharko du eta aterpea ziurtatua dugu. Kafea Orbeldiren kontu).
    17:00ak aldera, maskaradaren arratsaldeko saioa.
    19:00 Itzulerako autobusa.
    21:30 Usurbilera  iritsi.

    Oharrak:
    -Autobusaren prezioa: 10 euro.
    -Izen ematea, otsailaren 8ra arte: orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita edo ostegunetan, 19:00-21:00 artean Kiroldegiko dantza gelan.
    -Adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute.

Mobilizazioak

  • Elkarretaratzea
    Otsailak 22 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea.

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea
    Otsailak 28 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

Kantua

  • Kantu-jira
    Otsailak 23 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea
    Ordua: 12:30-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plazatik
    Herria: Usurbil

    Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil