Emakume baten borroka eta metamorfosia
Eneko Sagadoy aktore bizkaitarra protagonista duen antzezlana seme baten eta haren amaren arteko elkarrizketa da. Gizarteak, familiak eta semeak berak epaitu eta umiliatuta, amak berrogeita bost urterekin matxinatu, ihes egin eta, pixkanaka, bere askatasuna eraikiko du. Édouard Louisen eleberriaren egokitzapen bikaina; amari duintasuna publikoki itzultzeko beharrezko berrelkartze hunkigarria.