Idoia Asurmendi, De amar y desamar
Idoiak De amar y desandar bere bigarren diskoa aurkeztuko du Hernanin. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro. Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.
Idoia Asurmendi: ahotsa, pianoa, gitarra
Karlos Arancegui: bateria
Joanes Ederra: baxua
Ander Ederra: gitarra
Txus Aranburu: pianoa