“Iparrera begira” Orbeldi dantza taldearen emanaldia

“Iparrera begira” Orbeldi dantza taldearen emanaldia

Ohituraz euskaldunok badugu gure inguruan zer gertatzen den jakiteko berri, baina bada Euskal Herrian inguru bat ahantzia geratzen dena gehienetan, Ipar Euskal Herria. Jakina denez Lapurdi, Baxenafarroan eta Zuberoan badute dantzarako ohitura, baita hauekin jolasteko gaitasuna ere. Emanaldi honetan Orbedi Dantza taldeak hiru probintzia hauetan dantzatzen dituzten dantza ezberdinak plazaratuko dizkigu, bolantetatik kontradantzetara, jauzietatik makil jokoetara. Hain gertu bezain urrun sentitzen dugu iparraldea batzuetan, eta emanaldi honetan bertan ikusi dezakegunaren zertzelada bat aurkituko dugu.

Nori zuzendua: gazte eta helduentzat.

Sarrerak: doan, gonbidapena eskuratu beharko da.

Gonbidapenak: usurbilkultura.eus webgunean edo Noaua!ko egoitza egongo dira eskuragarri

Fecha

Feb 01 2025
¡Caducado!

Hora

19:00

Localización

Sutegi Auditorium
Categoría

Localidad

Usurbil

Organizador

Sin categorizar