
Dantza: OTS, Haatik Dantza konpainia
Dantza lan hau Herri Gogoa euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Zuzendaritza: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
Koreografia: Jone San Martín, Haatik
Dantzariak: Aiert Beobide, Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Itzel Vela