Jone, Batzuetan

Jone, Batzuetan

Nori zuzendua: helduei.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 6€tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

SARA FANTOVA (Bilbo, 1993) zuzendariaren pelikula. Aitak gaztetan idatzitako egunerokoetan topatu zuen bere bakarkako lehen film luzea egiteko inspirazioa. Bizitza, heriotza, zaintza eta maitasuna ardatz hartuta Bilbon grabatutako pelikula ikusiko dugu.

Filmak Joneren (20) coming of age kontatzen du. Gazteak bere lehen maitasuna bizi du, eta, aldi berean, aitaren parkinsonaren ondorioak bizkortu egiten dira ustekabean.

Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin igarotzen duen hilezkortasun-sentsazioaren eta Aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren arbuioaren artean biziko da Jone.

Gertaera horiek direla eta, Jonek uda horretan jakingo du neskato hori izaten hasiko den heldu bihurtzen ari dela.

Dagoeneko hainbat jaialditan sariak jaso ditu: Malagako Zinema Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, Bartzelonako D’A festibalean pelikula onenaren saria, eta Nazioarteko Deluxe Saria REC Zinemaldiko laborategi profesionalaren esparruan. DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2025 – Zinemira sailan ere izan da.

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Oct 12 2025

Hora

18:00

Coste

6,00 €

Localización

Sutegi Auditorium
Categoría

Localidad

Usurbil

Organizador

Sin categorizar