Bertso saio tematikoa
Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldia du aurten, eta zirkuitu nazionalaren hasiera markatzeko, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean bertso saio tematikoa antolatu du Udalbiltzak. Proiektuan parte hartu izan duten bertsolariak arituko dira bertsotan Ainhoa Urienen gidaritzapean, Uxue Bereziartua komikigilearen zuzeneko marrazkiez lagunduta. Proiektuaren nondik norakoak, sortutako lanak eta egitasmoa inguratzen duten ideiak izango dituzte hizpide, besteak beste, partaideek.
Sarrera doan gonbidapenarekin
