Okendo Zinema Taldea: Aro berria

Okendo Zinema Taldea: Aro berria

Aro berria 2025eko Irati Gorostidi nafar zinema zuzendarien film dramatikoa da. Ultzamako bailaran 1980ko hamarkadan egon zen «Ostadar Familia» komunitatean oinarrituta dago.

Sinopsia:

Donostian gaude, 1970eko hamarkadan. Ur kontagailuen fabrikako langileak baldintza duinago batzuen aldeko borrokan ari dira. Lanuzteak egin dituzte, manifestazioak eta protestak, baina hitzarmen berria iristean nahikoa ez dela pentsatuko dute batzuek. Langile talde bat egin daitekeenaz eztabaidatzeko elkartu da. Bertan sortuko dira lanaz harago doazen dilemak: zentzua al du lan baldintza duin batzuk lortzeak gure bizitza pertsonalean askeak ez bagara?

Urte batzuk igaro dira. Fabrika aspaldi utzi dute atzean batzuek, eta beste batzuek bertan jarraitzen dute; familia aurrera atera beharrak eraman zituen garai hartan eztabaidatutako baldintzak onartzera. Alde egin zutenetako batzuk basoan bizi den komunitate batera joan ziren. Beste bizitza bat bilatzen duten pertsonek osatutako komunitate buruaskia da. Taldean egindako ariketa katartikoen bidez, hobeto ezagutu nahi dute euren burua, aske izateko bide bezala. Eme, fabrikan ibili zen emakume bat, komunitatera hurbilduko da.

Sarrerak

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Abr 24 2026

Hora

20:00

Coste

6,10 €

Localización

Auditorioa
Categoría

Localidad

Lasarte-Oria

Organizador

Sin categorizar