“Heriotzak gaztetasuna kolpatzen duenean: agur kolektiboak eta komunitatearen babesa”
“Komunitatetik, heriotzaz” zikloa
Bidegin elkarteko kide Izaskun Andonegik gidatuko du saioa. Gertuko heriotza traumatikoren bat gazte garaian bizi izandako hiru herritarren lekukotzak eskainiko dira. Halako ezbeharretan agur kolektiboak egiteak eta komunitateak ematen duen babesaren garrantziaz ere arituko dira.
