Koronelari ez dio inork idazten

Koronelari ez dio inork idazten

Koronela Mila Egunetako Gerrako beterano bat da. Emaztearekin bizi da, diruz urri, kostalde atlantiko kolonbiarreko herri batean. Ekintza 1956. urtean garatzen da. Istorioa urriko goiz batean hasten da, koronela hileta batera joateko eta berriki semea galdu duen familia bati dolumina adierazteko prestatzen ari dela. 15 urtez, koronela portuan dagoen postetxeko bulegora jaisten da ostiralero, pentsioaren konfirmazioa iritsiko zaion esperantzan. Diru-sarrerarik gabe, dirua irabazteko haren esperantza bakarra borroka-oilar bat da. Bere hildako semearengandik oinordetu zuen oilarra eta hainbat hilabetez hezi du, urtarrilean borrokan eginarazteko asmoz, horrela apustuetatik irabaziak lortuko dituelakoan.

Koronelak eta emazteak eztabaidatu egiten dute, geratzen zaizkien aurrezkiak oilarrarentzako janarian inbertitzearen egokitasunaren inguruan. Abokatuz aldatu ostean, koronelak eskutitz bat idazten dio gobernuari berriz ere bere pentsioa eskatzeko. Egun horretan hain zuzen ere oilarrarentzako artoa bukatuko da eta koronela babarrun zaharrak ematen dizkio jateko.

Koronelari ez dio inork idazten. Gabriel García Márquez
Gidaria: Ane Mayoz

 

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Jun 09 2026

Hora

19:00

Localización

Udal Liburutegia

Localidad

Hernani

Organizador

Sin categorizar