Literatura feminismotik: Barne zerbitzuak

Literatura feminismotik: Barne zerbitzuak

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Gidaria: Alaine Agirre

Oraingoan: Barne zerbitzuak. Katixa Agirre

1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobelak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik.

Izan ere, Euskadin gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren eleberri honetako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak ematen zizkiena alaitu frantses eta britainiarrei. Horra, Alava sarea zer izan zen.

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Nov 24 2026

Hora

18:30

Localización

Biteri kultur etxea

Localidad

Hernani

Organizador

Sin categorizar