Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

Buruntzaldeako sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) eskualdeko autoeskolekin batera, euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean aritu gara azken hamabi urteotan, eta horretan jarraitzen dugu. Proiektua abian jarri zenetik 1.192 langunek hartu dute parte eta gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzea lortu dute. Gauzak horrela, 2022. urte honetan ere garatuko da ekimena.

Horregatik, egun hauetan 18 urte betetzen duten gazteek etxean jasotzen ari dira gonbitea gidabaimena euskaraz atera dezaten. Urte honetan azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 9 sari zozketatuko dira datorren urtearen hasieran.

Parte hartzeko eskualdeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena:

  • Andoainen: Bengoetxea eta Mendi

  • Astigarragan: Otamendi

  • Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi

  • Lasarte-Orian: Mugica

  • Urnietan: Solozabal

  • Usurbilen: Solozabal