Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Campaña de fomento del euskera en las panaderías de Buruntzaldea

Campaña de fomento del euskera en las panaderías de Buruntzaldea

Se ha puesto en marcha una campaña de fomento del euskera en las panaderiás en Buruntzaldea. Como dice el refrán euskaldun "Ogi beltza baino beltzago, ogiaren eza" (no tener pan es más negro que el pan negro).

 
En una época el pan elaborado con harina blanca tenía más renombre que el elaborado con harina negra. En tiempos de los romanos sólo los pobres consumían pan negro, y el blanco, en cambio, sólo los ricos. En la Edad Media la situación era parecida, el pan blanco estaba reservado sólo para unos pocos. Pero el precio del plan blanco disminuyó a partir del siglo XVII y, evidentemente, su consumo aumentó entre la población. El pan ha sufrido varios cambios durante la historia, pero siempre ha estado presente en nuestras mesas.

… (artikulua euskaraz irakurtzen jarraitu dezakezu)

Ogi zuria industrializazioarekin iritsi zen, txikitutako irina biltegian gordetzen zutenean segituan hondatzen zen, baina germena eta azala kentzen bazitzaion ez zen horrelakorik gertatzen. Ogi zuriak, ogi integralak baino mantenugai gutxiago ditu.

Benetako ogi integrala bere germen eta azal eta guzti egiten da eta ama legamiarekin fermentatzen da. Zaporeak bereizten du eta testura trinkoagoa du. Urtebetean zerealaren prezioak %60 egin du gora. Horrek, haragia, esnea eta ogia bezalako oinarrizko elikagaien prezioen igoera eragin du, pentsuaren prezioa ere garestitu egin baita. Prezio igoera horiek nahikoa ekoizten ez delako gertatu dira. Baina ez jateko nahikoa ekoizten ez delako, bioerregaiak egiteko nahikoa ekoizten ez delako baizik.Ogiaren prezioa igo arren gure elikaduran beharrezkoa den elikagaia da.

Honen harira karbohidratoek (ogiak, oreak, patatak, arrozak, lekaleek… hamaikatxo elikagaik dituzte elementuok) gizendu egiten gaituztela eta nutrizio alorretik baliorik ez dutela sinestearren, eskas kontsumitzen ditugu. Elikagai horiek zeinahi dieta orekatutan funtsezkoak dira eta ia-ia eguneko otordu guztietan kontsumitu behar ditugu. Irin, ur eta gatzez (ez beti, gatzik gabea ere badago eta) bakarrik osatua, ogiak dituen osagaietatik bakar batek ere ez du zerikusirik "mendebaldeko patologiak" (obesitatea, diabetesa, gaitz kardiobaskularrak, etab.) nozitzeko arriskua larritzearekin.

Ogia eta estetika

Jende askorentzat, gehiegizko pisua ez izateko edo zuzentzeko biderik egokienetako bat elikaduratik ogia kentzea da. Ogiak energiaz hornitzen gaituen arren, bera kontsumitzea ez da pisua handitzearen errudun, kasu bakoitzean aholkaturiko tamainan hartuz gero. Izan ere, ogi pusketaren kalorien kopurua ugaltzen duena ez da ogia bera, "hornigarria" baizik: marmelada, gurina, hestekiak, saltsa, etab. Kalori eduki bera izaki, gorputzean gantz-pilaketa txikiagoa eragiten du ogiak beste hainbat elikagai gantzatsuk baino. Ogian eta gainontzeko irinkietan ugari diren karbohidrato konplexuak baino askoz ere errazkiago metatzen da elikagaien gantza gure organismoan.