Premia bereziak dituzten pertsonentzako euskara ikasteko dirulaguntzak

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Urnieta
Erakundea: Urnietako Udala
Nori zuzendua: Baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.
  • HABEk homologatutako ikastaroak: modulazio desberdinekoak, barnetegiak eta autoikaskuntza.
    • Matrikularen % 100.
    • Gainerakoei: matrikularen % 85.

Eskatzaile bakoitzari gehienez 600 € ikasturteko, eta udako ikastaroen kasuan 200 € gehienez.
Barnetegiko ikastaroetan matrikula gastuak bakarrik izango dira dirulaguntza-gai.

Urnietan erroldatuta dagoen edonorentzat, baldin eta ondorengo egoeratakoren batean baldin badago:
• Langabezian egotea.
• Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzea.
• Gizarte-larrialdietarako laguntza bat jasotzea.
• Familia-unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen bataz bestekoa Langile arteko Gutxieneko Soldata x 12 hilabete baino gehiagokoa ez izatea.
• Pentsioduna izatea.
• Euskal Autonomia Erkidegotik kanpotik Urnietara iritsi berria izatea, gehienez bi urteko antzinatasuna.

Informazio gehiago: https://www.urnieta.eus/eu/euskara/laguntzak