Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Errenta aitorpena ere euskaraz

Errenta aitorpena ere euskaraz

Eskualdeko ia zortzi mila lagunek egin zuten aitorpena euskaraz 2023an.

Martxan da 2023ko errenta aitorpena egiteko kanpaina. Urtero legez, Ogasunarekikoak euskaraz egiteko gonbita egin dute Buruntzaldeko sei udalek Gipuzkoako Foru Aldundiaren deiarekin bat eginda. “Ogasunarekin euskaraz” da egitasmoaren leloa.

Asko dira jadanik autolikidazio-proposamenak onartu edo errenta mekanizatuko hitzorduak eginda dituztenak. Dena den, uztailaren 1a bitarteko epea izango dute herritarrek tramite denak burutzeko.

Iaz 7.668 herritarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz, hau da, guztira egindakoen % 18,86 jaso zituen hala Ogasunak. Urtez urte koska bat egiten ari da ehunekoa, baina asko dira oraindik euskara lehen hizkuntza duten arren gisa horretako tramite eta harremanak euskaraz egiten ez dituztenak.

* 2022ko errenta aitorpenak (2023ko kanpaina) *

UDALERRIA

AITORPENAK EUSKARAZ

AITORPENAK GAZTELANIAZ

AITORPENAK GUZTIRA

ANDOAIN

1.332

6.497

7.829

HERNANI

2.656

8.476

11.132

URNIETA

603

2.804

3.407

USURBIL

1.213

2.309

3.522

LASARTE-ORIA

1.065

9.290

10.355

ASTIGARRAGA

799

3.606

4.405

GUZTIRA

7.668

32.982

40.650

Modalitatearen arabera, honakoa da 2023ko errenta aitorpena egiteko egutegia:

  • Proposamenak ikusteko aukera: apirilaren 3tik aurrera.

  • Autolikidazio proposamenak onartzea: apirilaren 8tik uztailaren 1era.

  • Aitorpenak aurkeztea Internet bidez: apirilaren 11tik uztailaren 1era.

  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: apirilaren 12tik ekainaren 7ra.

  • Errenta mekanizatuaren aitorpena aurkeztea: apirilaren 16tik uztailaren 1era.​​​​​​​

Errenta kanpainaren informazio guztia aldundiaren webgunean.

Aitorpena euskaraz egiteko azalpenak: PDFan deskargatzeko.