«Pauso batera daukazu euskaltegia, maila guztiak eskaintzen dira, bakoitzari egokituak, eta dirulaguntzak lortu daitezke», horregatik, Zurea bai zortea! kanpainaren helburua jendea animatzea dela azaldu zuen Nerea Eraunzetamurgilek, Usurbilgo Euskara zinegotziak, atzo, prentsaurrean.
«Euskera ikastea aberastasun bat da, ikaslearentzat»
Luis Intxauspe AEK euskaltegiko arduradunak adierazi zuen, helburua dela, ahalik eta elebakar gutxien egotea Buruntzaldean, «besteak beste, aberastasun bat delako, euskera ikasten duen herritar horrentzat berarentzat». Aukera zabala eskaintzen dute Buruntzaldeko euskaltegiek, eta informazio hori zabaldu dute, herriko enpresetara, mailing bidez, eta web orrian ere jarri dute, www.buruntzaldea.eus orrian. Joseba Arbelaitz Udal euskaltegiko arduradunak web orrialdeko informazioa esplikatu zuen. Orrialdeak aukera guztiak ematen ditu: euskaltegien informazioa, mailak eta kurtsoak, ordutegiak… eta baita aurrematrikula egiteko aukera ere. Diru-laguntzak ere badira euskeraz ikasteko (herri bakoitzak bereak ditu), eta horri buruzko informazioa ere web orrian lortu liteke.
* Iturria: Hernaniko Kronika