Aitatxo

Aitatxo

​​​​​​​Mallabiko familia bateko kideek Gari izeneko seme bat izaten saiatu ziren, inoiz jaio ez zena: amaren sabelean hil zen. Han, dolu eta onarpen prozesu bat hasi zen. Urte gutxira saiakera berri bat egin zuten eta orduan Ekai jaio zen, baina bihotzean arazo bat zuen. Ebakuntza egiten ari zirela, hil egin zen. Bigarren aldiz doluaren eta onarpenaren bide mingarria hastera behartuak ikusi ziren. Handik gutxira beste saiakera bat egin zuten: Inhar jaio zen, zorionez gaur egun gure artean jarraitzen duena.

Antzezlan honetan, aita bere semeetako batekin hizketan ikusten dugu, zoritxarrez, jada hemen ez dagoena. Kontatzen diren gertaera eta oroitzapen batzuk benetakoak dira: aitak egun bizirik dagoen semearengandik izandako esperientziak, baina hildako horietako batenak balira bezala kontatuak. Horrela, ez dagoen semea, aurrera egiteko itxaropena ematen dion ahots bihurtzen da.

Gidoia: Anakotz Lasarte    Zuzendaria: Telmo Irureta            Aktoreak: Alex Tello eta Unax Uralde            Argazkiak: Nerea Uralde         Eszenografia: Iñigo Madurga

Iraupena: 50 minutu               Hizkuntza: euskara

Sarrerak

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Mar 05 2026

Hora

19:00

Coste

8,50 €

Localización

Biteri kultur etxea
Categoría

Localidad

Hernani

Organizador

Sin categorizar