Andatza Eguna

Andatza Eguna

9:30 San Estebango plazatik abiatuta, FAMILIA PLANA. Familia giroan, Andatzako igoerari ekingo diogu, eta ibilbidean zehar zenbait jolas egin. Behin gora igota ere, jolas batzuk egingo ditugu.

Goizean zehar pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.

12:30: argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.

Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kasa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.

Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!

Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea eta Zirimara. Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

May 03 2026

Hora

Todo el día

Localización

San Esteban

Categoría

Localidad

Usurbil