Burutik & Olaia Inziarte
Krax egitasmoko lehen kontzertua izango da Burutik eta Olaia Intziartek eskainiko dutena eta Erriberak publikoa zutik hartuko du. Burutik talde nafarrak “Ipuinak” taldearen hirugarren lan luzea aurkeztuko du eta 2020an hasi zirenetik, bere bereizgarri diren akordeoia, armonia konplexuak eta hiru zein lau ahotsen arteko jokoak entzuteko aukera paregabea izango da. Olaia Intziartek berriz, “Zerrautsa” diskoaren biraren baitan egingo duen emanaldia izango da; Bigarren diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da eta kontzertua ere musikaz gozatzeko bidaia ederra izango da.
