Egurrezko ontzietan ondutako sagardoen Euskal Herriko VII. txapelketa
Usurbilen egingo dute Euskal Herriko Egurrezko Sagardo Txapelketa, egurrezko kupelean ondutako sagardorik onenak aukeratzeko. Afizionatu mailan zein profesionalean aritzen diren sagardogileek parte hartu ahal izango dute, baldintza bakarrarekin: egurrezko kupelean ondutako sagardoa izatea. Epaimahaian adituak ez ezik, partaideek ere sagardoak dastatzeko aukera izango dute giro herrikoian.
