Emakumeen euskal literatura mintegia
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Orain hilak ditugu. Karmele Jaio.
Poesiari heldu dio Karmele Jaiok liburu honetan: Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin..
Gidaria: Alaine Agirre
Informazio gehiago Udal Liburutegian