Emakumeen euskal literatura mintegia

Emakumeen euskal literatura mintegia

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Orain hilak ditugu. Karmele Jaio.

Poesiari heldu dio Karmele Jaiok liburu honetan: Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin..

Gidaria: Alaine Agirre

Informazio gehiago Udal Liburutegian

Fecha

Mar 13 2024
¡Caducado!

Hora

18:30

Localización

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani

Organizador

Sin categorizar