Errio

Errio

Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdanpilletaren dokumentala.
Oria ibaiko arroan burdingintza eta ontzigintzari lotutako jarduera izugarria garatu zen Erdi Aroan. Historialariek Rhin edo Tamesis ibaiek izandakoaren pare jartzen dute. Dena den, desberdintasunak handiak dira: Rotterdam hirian eta inguruetan bi milioi pasatxo pertsona bizi dira; Londresen zortzi milioi inguru. Aginaga eta Orion 6.000 biztanle pasatxo. Nolatan lortu zen herri txiki baten bueltan horrelako jarduera ekonomiko esanguratsua garatzea? Zeintzuk izan ziren hori posible egin zuten gakoak? Zer altxor ezkutatzen ditu Oria ibaiak?…

Ondoren, solasaldian izango ditugu: Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdanpilleta (zuzendariak), Xabier Agote (historialaria, Albaolako sortzaile eta lehendakaria), Lurdes Odriozola (historialaria) eta Xabier Alberdi (historialaria).

Sarrerak: doan. Gonbidapena eskuratu beharko da usurbilkultura.eus webgunean edo Noaua!ko egoitzan.

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Dic 22 2024

Hora

17:30

Localización

Sutegi Auditorium
Categoría

Localidad

Usurbil

Organizador

Sin categorizar