Gabonetako kontzertuak

Gabonetako kontzertuak

Gabonetako oporraldien atarian, Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertu sorta berezia eskainiko dute. Aurtengo egitarauak adin eta espezialitate guztietako ikasleen emanaldiek osatuko dute: hasierako zikloko taldeen lehen agerraldiak, instrumentu bakarlari gazteen saioak, talde instrumental eta koralen kontzertuak, baita bertako irakasleen laguntzarekin prestatutako pieza bereziren bat ere.

ABENDUAK 15, astelehena

18:00 – Kontzertu orokorra

ABENDUAK 16, asteartea

18:00 – Trikitixa-emanaldia

19:15 – Biolin eta piano emanaldia

ABENDUAK 17, asteazkena

17:45 – Talde-emanaldia

19:00 – Piano-emanaldia

ABENDUAK 18, osteguna

17:00 – Musika-tailerra kontzertua

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Dic 15 - 18 2025

Hora

18:00

Localización

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Categoría

Localidad

Urnieta

Organizador

Sin categorizar