
III. AHOBER zikloa: Kanta Cantemus korua
Hondarribiko Kanta Cantemus Korua emakumezkoen taldeak hasiera emango dio Eragiyok abesbatzak antolatutako AHOBER abesbatza zikloaren 3. ekitaldiari. 1995ean Javi Bustok sortutako abesbatzak ibilbide luzea egin du hainbat izenekin 2024an jatorrizko izena berreskuratu arte. Amets egitera, hausnartzera eta gozatzera gonbidatzen duten interpretazio paregabeak sortzen dituzte pieza klasikoetatik hasi
eta konposizio garaikideetaraino.
Zuzendaria: Eva Ugalde Álvarez
Doan. Gonbidapenak eskuragarri daude Erribera kulturgunean eta www.astigarraga.eus webgunean.