Karmele
Kirmen Uriberen ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA eleberrian oinarritua. Espainiako Kritika Saria (euskarazko narratiba) eta 111 Akademia Saria (urteko liburu onena). Karmele Urrestiren benetako istorioan oinarritua.
SINOPSIA: 1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Asier Altuna Iza zinemagileak (Bergara, 1969), film laburrak egiten nabarmendu ondoren, Aupa Etxebeste! (2005) film luzea zuzendu zuen Telmo Esnalekin batera. Bere ibilbidean, 8 film labur eta 6 film luze idatzi eta zuzendu ditu. Bertsolari (2011) eta Amama (2016)…
