Kilimaterioa

Kilimaterioa

Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat.

Sarrerak

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Ene 31 2026

Hora

19:30

Coste

6,20 €

Localización

Auditorioa
Categoría

Localidad

lasarte