Miñan

Miñan

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Egileak: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus.

Zuzendaria: Ander Lipus

Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta, Mikel Kaye

Sarrerak agortuta

Fecha

Feb 09 2025
¡Caducado!

Hora

18:00 - 20:00

Coste

10,00 €

Localización

Sutegi Auditorium
Categoría

Localidad

Usurbil

Organizador

Sin categorizar