MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan

MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan

Urnietako Udalak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jarduera.

Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamerarekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume) eta paisaiak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.

Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen, baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin zen bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango da oholtza gainera.

Ikuskizunak hiru osagai ditu: ikus entzunezkoen bidez, Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu; teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du; eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da, Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua.

  • 00

    días

  • 00

    horas

  • 00

    minutos

  • 00

    segundos

Fecha

Nov 24 2024

Hora

19:00

Localización

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Categoría

Localidad

Urnieta

Organizador

Sin categorizar