NOAUAren 30. urteurrenaren brindisa
NOAUA! Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu aurten. Urteurreneko ospakizunei uztailean eman zieten hasiera, ‘IKIMILIKILIKLIK Vol. 2’ ikuskizun gogoangarriarekin. Oraingoan, urte hauetan guztietan NOAUA!ren bidelagun izandako bazkide, irakurle, eragile eta lagun guztiak elkartu nahi dituzte.
Idoia Torregaraik gidatuko duen ikuskizunean umorea izango da ardatz. Ospakizun berezia izango da: xumea, gertukoa eta goxoa, urte hauetan guztietan eraikitako guztia elkarrekin ospatzeko.
Eta amaieran, nola ez, topa egingo dugu!
