Olatz Salvador
Zainak eman
Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da. Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituelarik. 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion.
Orain, bere hirugarren bakarkako lana ‘Zainak eman’ (2024) aurkeztera dator. Soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean konbinatzen dituen albuma da, hain zuzen. Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.
Olatz Salvador: Ahotsa, gitarra Mattin Saldias: Gitarra Jagoba Salvador: Baxua, teklatuak Ander Zulaika: Bateria Esti Beraza: Teklatuak, ahotsa
Kontzertua zutik ikusteko izango da.
