
Ruper Ordorika
Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Bere ibilbidean, disko handiak osatu ditu bai bere kantu ezagunekin, bai eta “Hiru Truku” taldearekin, Euskal Herriko kantu zaharrekin.
Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.
Oraingoan Ruper Ordorika horrela arituko zaigu: ahots eta gitarra soilez. Kontzertu berezia… Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria dela erakutsi du Ruper Ordorikak.
SARRERAK AGORTUTA