Super Charlie
Abenduak 27, larunbata: 16:45
Abenduak 28, igandea: 16:45
Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalekin bukatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ere jakingo du Willek…
Zuzendaritza: Jon Holmberg Iraupena: 81 minutu Urtea: 2025 Herrialdea: Suedia Adina: guztientzat Hizkuntza: euskara
