Txalaparta

Txalaparta

Kukai dantza konpainia

Egurrezko, harrizko edo metalezko ohol batzuk eta pare bat pertsonaren energia nahikoa dira txalaparta jotzeko. Baina elementuak antolatzeko modu jakin bat al da soilik txalaparta? Edo materiarekin harremanetan egoteko, ukitzeko, elkarrekin egoteko modu bat?

Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Jesús Rubio koreografoarekin elkarlanean egindako piezak gorputzarekin harremanetan sartzen den instrumentua ulertzeko modu bat erakusten du, indibiduala dena kolektibo bilakatzeko bidea. Gorputzean instalatuta dugun memoriak gure egungo izaerarekin duen harremanari begiratzen dio.

Errotiko dantzaren eta harekiko ikuspegi garaikidearen arteko elkarrizketak espazio emozional bat zabaltzen du, zazpi interpretek bertan dantza egin dezaten.

Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Jesús Rubio Musika konposizioa: Aitor Etxebarria

Dantzariak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena

Fecha

May 17 2024
¡Caducado!

Hora

7:30

Coste

8,00 €

Localización

Biteri kultur etxea
Categoría

Herria

Hernani

Organizador

Sin categorizar