
UEU-Jakin jardunaldiak
Ekainaren 19an, Potxoenean: «Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte Hartzaileak»
Prezioa: 5 € Izen ematea: Ekainaren 18a baino lehenago.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian.
09:45 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00-10:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
10:30-12:00 Zigilu ofizialen eta BSP esperientzia ezberdinen arteko mahai-ingurua.
12:00-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00-14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30-17:00 Talde-bazkaria.
Ekainaren 19an eta 20an, Artzabal egoitzan: «Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen»
Ordutegia: Osteguna- 9:00-17:30 /Ostirala: 9:30-13:30
Prezioa: 10 € Izen ematea: Ekainaren 18a baino lehenago.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian.
Zer eskain dezake kooperatibismoak, gaur egungo Euskal Herrian, gizarteko harremanak merkantilizaziotik harago egituratzeko bidean? Zer ekarpen auzoetako, herrietako, lurraldeetako ekonomiak herritarren beharrei erantzuteko moduan antolatzerakoan? Gero eta gehiago entzuten da harreman eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak landu beharra, eta Euskal Herrian ere hainbat esperientzia berri abiatu dira ildo kooperatiboan. Korapiloak ere sortu dira, ordea, lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan. Hor dago kontzeptua lausotzeko arriskua, edo hura merkatuaren arlo bat gehiago bihurtzekoa. Nabari da, era berean, publikoaren eta pribatuaren ulerkera zurrun dikotomikoan gotortzeko joera bat ere, oztopo politiko, juridiko edo administratiboak ekar ditzakeena.
Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.