Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Gidabaimea euskeraz ateratzeko aukera, eta muxu truk!

Gidabaimea euskeraz ateratzeko aukera, eta muxu truk!

Buruntzaldeko edozein herritako autoeskoletan, gaur egun, aukera dago gidabaimenaren alderdi teorikoa euskeraz ateratzeko. Eskualdeko Udalek 2002tik egindako la­naren emaitza izan da. Eta gaz­teek, bereziki aurten 18 urte betetzen di­tuztenek, gi­da­­baimena euskeraz atera de­zaten bultza­tzeko, iaz mar­txan jarritako egitasmoari eu­tsiko diote aurten ere. Hau da, teorikoa euskeraz egin eta gainditzen dutenen artean zoz­keta egingo dute autoes­ko­la bakoitzean, eta irabazleek 400 euroko saria jasoko du­te, azterketako gastuak or­dain­­tzeko. Halaxe azaldu zu­ten asteazkenean, prentsaurrean, egitasmoko or­dez­kari politiko eta autoeskoletako arduradunek.

Erronka: praktikoa

Egitasmoko arduradunek azal­­­dutakoaren arabera, oso gustora daude lortutako emaitzarekin: «47k jaso dute formazioa euskeraz, horietatik denek egin dute azterketa euskeraz eta 34k gainditu dute. Gaztelerazko azterketen datuekin konparatuta, antzekoak dira emaitzak».

Erronka, praktikoa euskeraz egin ahal izatea dela azpimarratu zuten eta helburu hori lortzeko bidean, Eus­ko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpaina, lagungarria izango dela uste dute.

* Iturria: Hernaniko Kronika